Entzeladeren jarduera tektonikoa
2009/01/22 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
NASAren Cassini zundak Saturnoren Entzelade ilargian jasotako mosaiko ikusgarria da hau. Arraroa da Ilargiaren hego-hemisferioan kraterrak eta sakonuneak aurkitzea. Aitzitik, argazkian ikusten den bezala, hausturaz, tolesturaz eta gailurrez beteta dago, eta jarduera geologiko edo tektoniko nabarmena du. Adituek uste dute hondar-ale handiagoak daudela kolore urdin-berdexka duten eremuetan, eremu zuri eta grisaxketan baino.
Mosaikoa Cassini zundaren kamera batek jasotako 28 iruditatik abiatuta osatu zuten, eta, gero, koloreztatu egin zuten. Goialdean dauden gailur deigarriak Ebony eta Cufa Dorsae dira. Hala ere, iparralderantz dagoen Labtayt Sulci amildegia da argazkiko irudirik aipagarriena. Amildegi horrek 6 miliako sakonera du.
Irudia: NASA/JPL/Space Science Institute
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia