}

Energia ilunaren adina

2007/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Energia ilunaren adina
2007/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA)

Baltimoreko astronomo-talde batek zehaztu du energia iluna gutxienez orain dela 9.000 milioi urtetik existitzen dela. Unibertsoak 13.700 milioi urte dituela kontuan hartuta, ia sortu zenetik dauka energia ilunaren eragina.

Big Banga gertatu zenetik, unibertsoa etengabe hedatzen ari da, gero eta azkarrago, gainera. Astronomoek ezin dute azaldu abiadura hori orain arte ezagutzen dituzten energia eta indarrekin, eta horregatik uste dute energia iluna badagoela. Esaten dutenez, energia ilunak nolabait indarra egiten du grabitatearen kontra, eta, horrela, unibertsoa azkarrago hedatzea eragiten du.

Zientzialarien artean ez dago adostasunik energia ilunari dagokionez, eta ez dute bat egiten unibertsoaren hedapenaren inguruko teoriekin. Batzuek, berria eman duen taldeak, besteak beste, uste dute energia iluna konstantea eta aldaezina dela. Beste batzuek, denborarekin aldatu den indarra dela, elektromagnetismoaren antzekoa. Eta beste batzuek diote grabitatea bera dela denboraren joanean aldatu dena, eta energia iluna existitu ere ez dela egiten.

1
228
2007
2
004
Astrofisika
Berriak labur
5