Enbrioien zelula amak hezur-muinerako
2004/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Horretarako, zelula amak saguen hezur-muinean injektatu zituzten, eta odol-zelulen ekoizpena hasi zen, sistema immuneko zelulena barne.

Sistema hori baliagarria izan zen genetikoki bateragarriak ez ziren saguetan ere. Gizakietan emaitza bera lortuko balitz, ez litzateke beharrik egongo genetikoki parekoak diren hezur-muinen emaileak aurkitzeko.
Enbrioien zelula amek mota askotako zelula bihurtzeko aukera ematen dute. Oraingoan, ikertzaileek hazkuntza-faktoreen nahasketa eraginkorrena identifikatu dute zelula ametan eragiteko, eta hezur-muinen eta odol-zelulen aitzindariak izateko. Gainera, teknika bat garatu dute injektatzeko zelularik egokienak aukeratzeko.
Ikertzaileen esanean, sistema berri honek abantaila ugari izan ditzake hezur-muinen transplante arruntekin alderatuz, adibidez, errefusatzea saihestea.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia