}

Enbrioia aukeratzea, errazagoa

2006/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Enbrioia aukeratzea, errazagoa
2006/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: Hong Kong-eko Unibertsitatea)

Gurasoetatik seme-alabetara pasatzen diren hainbat gaitz genetiko larri saihesteko, in vitro ernalketa erabiltzen da. Baina hori ez da nahikoa, noski; amaren umetokian ezarri aurretik analisi genetikoa egiten zaie enbrioiei, gaitzaren genea ez daraman bat aukeratzeko. Enbrioiak zortzi zelula dituenean, horietako bat hartu eta analisia egiten da.

Analisi genetikorako zelula bakarra erabiltzen da, esan bezala; DNA gutxi da hori, eta anplifikatu egin behar da, eta, hala ere, nahiko eskasa da. DNA gehiago anplifikatzeko, Londresko ospitale batean "genoma osoaren anplifikazioa" izeneko metodoa zelula bakarrarekin erabiltzeko moldatu dute. Eta analisirako markatzaileak bilatu dituzte; hau da, mutazio jakin baten bila ibili beharrean, amarengandik eta aitarengandik jasotako kromosomak identifikatu dituzte. Horrela, beste metodoekin ohi zuten baino errazago eta azkarrago aukera omen dezakete enbrioi egokia.

1
223
2006
9
029
Genetika; Biokimika; Medikuntza
Berriak labur
12