}

Emailerik gabeko organoak

1998/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Organo-transplantatzaileen ametsa betidanik izan da giza organo eta ehunen banku agortezina eduki ahal izatea. Teknologia berri bati esker orain hori lor daitekeela dirudi, organoak eta ehunak artifizialki sortzeko baliagarri izan baitaiteke zientzia.

Massachusets-eko bioteknologia konpainia batek klonazioari esker eta animalien zelulak erabiliz gaixoaren zeluletatik ehunak eta egitura konplexuagoak sortzeko teknika garatu du.Animali zelula hauei muina kendu eta giza zelulak txertatuz enbrioi bat sor daiteke eta honen hazkundea kontrolatuz giza zelulak, hala nola, neuronak eta gihar-zelulak sor daitezke. Horiek erabiliz egitura konplexuagoetara iristea izango litzateke hurrengo pausoa, azkenean organoak sortu ahal izango liratekeelarik.

Teknika honek polemika handia sor badezake ere, ikerlariak aurrera egiteko prest daude, animali organoen errefus-arazoa betirako konponduko bailitzateke. Izan ere, organo edo ehunetako zelulak gaixoarenak berarenak baitira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia