}

Elur-maluta bikirik ez munduan

2001/01/18 Elhuyar Zientzia

Bi lagunek antz handia dutela azpimarratzeko bi ur-tanta bezalakoak direla esaten da. Inoiz da esaten bi elur-maluta bezalakoak direla. Izan ere, elur-maluta guztiak desberdinak direla aspaldi ohartu zen gizakia. Baina zergatik? Eta nola?

Galderaren zati bati Ukichiro Nakaya ikertzaile japoniarrak erantzun zion 1936an. Elur-kristalak laborategian hazten ari zela, airearen tenperatura apur bat aldatuta kristalaren forma aldatzen zela ikusi zuen. Zutabeak, xafla meheak, xafla lodiak, zulodun orratzak, dendritak, etab. sor zitzakeen tenperatura-aldaketa txikiak eginez.

Elur-kristalak kanpo-baldintzekiko oso sentikorrak dira. Hazte-abiadura ikaragarri handitu eta murrizten da tenperatura oso gutxi aldatuta ere eta hazte-abiadurak kristalaren formari eragiten dio. Elur-maluta sortzen eta jausten ari den bitartean tenperatura desberdineko guneak zeharkatuko ditu eta horrek baldintzatuko du bere amaierako itxura.

Eta itxura hori berea eta ez beste inorena izango da, tenperatura-
-historia berdin-berdina birritan nekez gertatuko baita. Nekez, inoiz hitza zientzian debekatua dagoelako!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia