}

Eltxoak eta klima-aldaketa

2001/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zenbait eltxok klima-aldaketaren berri izan dute eta horren arabera hasi dira beren jokabidea egokitzen. Ipar Amerikako Wyeomyia smithii eltxoak urtaro-aldaketak antzemateko mekanismo berezi bat du. Eguna laburtzen hasten dela ohartzen denean ohartzen da negua datorrela eta lokartzeko garaia dutela. Klima epeltzen joan da azken urteotan, baina egunak lehen bezala luzatu eta laburtzen dira.

Hala ere, eltxo horiek egoera berrira egokitu dute beren sistema eta negua lehen baino epelagoa denez, geroago lokartzen dira. Gaur egun eltxoak 1972an baino 9 egun geroago lokartzen direla ikusi dute Oregongo Unibertsitateko ikertzaileek eta, beraz, klima-aldaketara egokitzeko eboluzionatzen hasi diren lehenengoetakoak izan daitezkeela uste dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia