Elikagaien ontzietako konposatu bat gaixotasunekin lotu dute
2008/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Elikagaien eta edarien ontzietan eta biberoietan ohikoa den konposatu bat, bisfenol-A, diabetea eta gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskuarekin lotu dute Erresuma Batuko Peninsula medikuntza-eskolako ikerketa epidemiologiko batean.
AEBko populazioaren lagin adierazgarri baten % 90en gernuan detektatu dute konposatu hori. Eta 1.455 estatubatuarretan bisfenol-Aren maila eta osasun-egoera erlazionatutakoan, ikusi dute maila altuena duten laurdenek maila txikiena duten pertsonek baino bi aldiz arrisku handiagoa dutela diabetea edo gaixotasun kardiobaskularrak pairatzeko.
Diabetearenak ez ditu harritu ikertzaileak; izan ere, saguekin egindako ikerketa batzuetan ikusi zuten bisfenol-A konposatuak intsulina-ekoizpenean eragiten duela. Gaixotasun kardiobaskularrak, berriz, sorpresa izan dira. Hala ere, ikertzaileek ohartarazi dute beharrezkoa dela beste azterketa bat egitea ondorio irmorik atera baino lehen.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia