Elhuyar Fundazioa aurrera begira

Elhuyar Fundazioak hurrengo hiru urteetako norabidea definitu du egin berri duen plan estrategikoan. Plan hau 2006ko martxotik uztailera egindako hausnarketa estrategikoaren emaitza da, eta prozesu parte-hartzaile baten bidez definitu da. Prozesuan, Elhuyar Fundazioaren xedea, ikuspegia, eta balioak definitzeaz gain, helburu, ildo eta erronka estrategikoak adostu dira. Elhuyar Fundazioak egiten duen IV. hausnarketa estrategikoa da hau.

Elhuyar Fundazioa aurrera begira


Elhuyar Fundazioa aurrera begira
2006/10/01 | Aizpurua Arkauz, Izaro | Marketin Saila/Elhuyar Fundazioa
(Argazkia: Poly Fotografos)

Badira 34 urte Elhuyar Fundazioak zientzia, teknologia eta euskara uztartzeko lanari ekin ziola; gaur egun, euskara eta zientziaren arloan erreferente izan nahi du, definitu berri duen ikuspegian adierazten denez, eta, hori lortu ahal izateko, zientzia, teknologia eta euskararen uztarria berritu beharra dago. Berrikuntza, bezeroarekiko orientazioa, kalitateko kudeaketa-eredua eta produktu berrien garapena dira adostutako lau erronka estrategikoak, eta erronka horiek ezartzen dute, hain zuzen ere, hurrengo hiru urteetako norabidea.

Elhuyar Fundazioak berrikuntza hartu nahi du datozen urteetako oinarri gisa; horretarako, ahalegin berezia egingo du I+G+B garatzen, eta informazioaren eta komunikazioen teknologien alorrean gertatzen diren aurrerapenak aplikatzen. Gainera, produktu eta zerbitzuak berritu nahi ditu eta prozesuetan berritzaile izan, ideia berriak bideratzen dituen giroan lan eginez.

Bestalde, arreta handia jarriko zaio bezeroari, egungo gizartearen beharrak aseko dituzten produktu eta zerbitzuak eskaini eta garatzeko. Egitasmo horiek gauzatzeko, komunikazioan, konfiantzan, talde-lanean eta autonomian oinarritutako kudeaketa-eredu bati jarraituko dio Elhuyarrek.

Horrekin batera, ahalegin berezia egingo da hurrengo hiru urteetan Elhuyar Fundazioaren proiektura bazkide gehiago bil daitezen. Izan ere, Fundazioaren zutabe garrantzitsua dira bazkideak, eta haien babesa ezinbestekoa zaio datozen urteetarako finkatutako helburuak erdiesteko.

Elhuyar Fundazioaren plan estrategikoari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus www.elhuyar.org web gunea.

Aizpurua Arkauz, Izaro
2
224
2006
10
044
Elhuyarren berriak; Enpresa
Elhuyarren berriak
61

Aizpurua Arkauz, Izaro

Marketin saila Elhuyar Fundazioko marketin sailean ari da lanean 2008ko martxoaz geroztik.

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren publizitatea eta harpidedunekin harremana kudeatzen ditu.

Giza Zientziak:Enpresa Lizentziatura ikasketak burutu zituen Deustuko Unibertsitatean Giza Zientzien Fakultatean, Donostian. Marketin masterra ikasi zuen EHUn, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, Sarrikon. Honetaz gain, Kudeaketa Informatikan Injinerutza Teknikoa burutu zuen Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultatean, Oñatin.

Elhuyar Fundazioan lanean ekin aurretik, Garapenerako lankidetzarako estrategiak, agenteak eta politikak on lineko masterra ikasi zuen (Hegoa, EHU). Venezuelan, izan zuen lehen eskarmentua kooperante moduan eta Perun, Unicef erakundean lanean aritu zen hezkuntza proiektu bat kudeatzen.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Elhuyarren berriak