}

Elefanteek sortutako "lurrikarak"

2001/03/14 Elhuyar Zientzia

Saguzarrek ultrasoinuak erabiltzen dituztela bagenekien, ez agian nola erabiltzen dituzten, baina bai erabiltzen dituztela. Eta elefanteek ere maiztasun txikiko ultrasoinuak erabiltzen dituztela bagenekien. Ez ordea, lurrikara txikiak sortzen dituztela komunikatzeko. Beno, lurrikara esatea gehitxo izan daiteke, baina badirudi lurreko dardarak sortu eta jasotzen dituztela elkarren berri urrunetik jakiteko.

Ultrasoinuek 10 km-ko inguruan dira erabilgarriak, baina hankekin sortutako lur-dardarek 30 km-ko distantziara gertatzen denaren berri izateko balio omen dute. Hori da ikerlariek jakin berri dutena. Badirudi kumeak dituzten emeak direla seinale horiei gehien erantzuten dietenak.

Orain arte hiru seinale-mota identifikatu dituzte: arriskua adierazten duena, ongietorria adieraztekoa eta hirugarrena "goazen" edo antzeko zerbait adieraztekoa. Dena den, oraindik ikertzen ari dira eta aurrerago jakingo dugu gaiaren inguruko zehaztasun gehiago

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia