Elefante-populazio ezberdina
2003/09/23 Elhuyar Zientzia
Borneoko elefanteak Asiako gainerakoekin alderatuz ezberdinak direla ondorioztatu dute New Yorkeko Columbia Unibertsitateko zenbait ikertzailek. Izan ere, burezur txikiagoa dute eta betagin ezberdinak.
Guztira Borneoko hogei elefante hautatu dituzte azterketak egiteko eta Asiaren hegoaldeko beste ehun elefanterekin konparatu dituzte. Guztien odola eta gorotza aztertu dituzte eta hainbat gene analizatzeko aukera izan dute. Emaitzen arabera, Borneoko elefanteak genetikoki oso ezberdinak dira onodorioz baliteke ikertzaileek subespezie gisa izendatzea. Zientzialarien aburuz, elefante-arraza hau duela 300.000 urte etorri zen Borneora eta geroztik ez da mugitu. Arrisku nagusia populazio hau desagertzear dagoela da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia