}

Ekuazioak larruazalaren eboluzioarentzat

2006/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ekuazioak larruazalaren eboluzioarentzat
2006/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Ikusgarriak eta erakargarriak dira hainbat animaliaren larruak. Batzuk marratuak dira, zebrarena adibidez, beste batzuk puntuz josiak, lehoinabarrarena esaterako. Eta banako bakoitzak marrazki berezi bat du. Gainera, dirudienez, marrazki hori aldatzen joaten da animaliak adinean aurrera egin ahala, konplexuagoa bihurtzen da. Bada, marrazkiaren eboluzio hori azaltzeko eredu matematikoak nola erabili aurkitu dute matematikari batzuek.

Larruaren marrazkiak jarraitzen duen ereduaren oinarrizko ekuazioa 1952an plazaratu zuen Alan Turing-ek. Erreakzio-difusio ekuazioen bidez azaldu zuen Turingek enbrioi-garaian larruazalaren marrazkiak nola sortzen diren. Bada, helduen marrazkiak erreproduzitzeko, Turingen ekuazioak bi aldiz erabili behar omen dira: lehenengo aldian animaliaren txikitako eredua bilatu behar omen da, eta parametroak aldatu, eta bigarrengoan iristen omen dira helduaroko marrazkira.

1
223
2006
9
004
Matematika; Biologia; Zoologia
Berriak labur
3