Ehiza ekologikoa
1990/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Amsterdam izeneko irla Antarktida aldean dago eta isolatuenetako bat da. Bertan oso ehiza kuriosoa egingo da. Ehiztari bakar batek, harrapakin-mota bakar bateko 1.000 ale akabatuko ditu. Harrapakina larrabehia da.
Egun Amsterdam irlan 2.000 larrabehi inguru bizi dira. Behiak, Heurtain izeneko abeltzain batek 1871.ean utzitako 5 buruen ondorengoak dira. Etsai naturalik eta kontrolik gabe buru haiek izugarri ugaldu dira eta irlako ekosistemarentzat oso arriskugarri bilakatu dira.
Larrabehiek irlan hazten diren sastraka bakanak jateaz gain, Amsterdameko albatrosaren ugalketa arriskutan jartzen dute. Albatros-mota honen 60 bat ale besterik ez dira gelditzen eta bakardade eta bake handia behar dute ugaltzeko.
Hesi baten bidez irla erdibitu egingo da, albatrosaren ugalketa-zona eta larrabehiak bananduz. Ondoren 1.000 inguru larrabehi hilko dira populazioak kopuru onargarria izan dezan.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia