Eguzkitako betaurrekoak: moda eta beharra
2001/06/20 Elhuyar Zientzia
Laster (bihar bertan) hasiko da uda, baina azken egunotako eguraldi ederra dela eta, dagoeneko udako arropak janzten eta eguzkitik babesten hasi gara. Eguzkitan jartzen garen lehenengo egunetan ondorio txarrik ez izateko, kremak eta eguzkitako betaurrekoak erabiltzen dira. Izan ere, eguzkitan gehiegi egotea osasunerako kaltegarria da. izpi ultramoreek larruazaleko tumoreak eragiteaz gain, begiak ere kaltetzen baitituzte.
Baina eguzkitako betaurrekoak modan daudenez, dendetan eskaintzen den aukera ia amaigabea da. Orduan, nola aukeratu? Eguzkitako betaurreko egokiak aukeratzean, forma eta kolorea ez ezik, erabilera, norberaren eguzkiaganako sentsibilitatea eta aurrekontua ere aintzat hartu behar dira. Beraz, zuretzako aproposenak zein diren jakin nahi baduzu, irakurri "Eguzkitako betaurrekoak, estetika baino zerbait gehiago".
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia