Eguzkiko eztanda txikiak indartsu Lurreraino
2005/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
img height="189" hspace="5" src="Images/A211-025.jpg" vspace="5" width="200"/>
Lehenengo aldiz, Eguzkiaren koroako eztanda txiki bat ikusi da —Lurraren neurrikoa gutxi gorabehera—; gaur egungo tresnekin, nekez ikus omen daiteke hori baino eztanda txikiagorik.
Dena dela, txikia izanagatik, Lurrean garbi asko detektatu dute. Adituek ez zekiten halako eztanda txikiak bazirenik ere; hori dela eta, garatu diren eredu teorikoak uste horretan oinarritu izan dira; eta, ez hori bakarrik, ikerketak aktibitate magnetiko handiko eremuetara zuzendu dituzte.
eu es fr en ca gl