}

Eguzkiaren jardueraren mende

2008/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Eguzkiaren jardueraren mende
2008/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA)

Eguzkiaren jardueraren mendekoa da Paraná ibaiaren --Hego Amerikako bigarren ibairik handienaren-- ur-maila, Buenos Aires Unibertsitateko eta Nekazaritza Teknologiaren Institutu Nazionaleko talde baten arabera. 1904 urtetik dute Paraná ibaiaren emariaren erregistroa, eta ikusi ahal izan dute Eguzkian ziklikoki ugaritzen eta gutxitzen egiten diren eguzki-orbanekin lotuta dagoela ibaiaren emariaren aldaketa.

Eguzki-orbanen kopuruak gora egiten duenean (hamaika urte inguruko ziklo batean egiten du gora eta behera), Eguzkiak igortzen duen erradiazioak ere gora egiten du. Bada, ikertzaile-talde horrek azaldu duenez, erradiazioaren goraldi horietan tenperaturak gora egiten du ingurune tropikaletan; egoera horretan, euri gehiago egiten du, eta, horren eraginez, Paraná ibaiaren emariak gora egiten du.

1
248
2008
12
014
Hidrologia
Berriak labur
8

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia