Eguzki-sistemako hamargarren planeta
2004/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Hasieran uste zuten asteroidea zela eta Plutonen orbitan bertan zegoela, baina, behaketa gehiago egin ondoren, ondorioztatu dute urrutiko planeta bat dela. Beraz, gertuko asteroidea bat izan beharrean, urrutiko planeta bat da.
Planeta izateak, noski, oihartzun handiagoa eman dio albisteari. 2003 VB12 izenez sailkatu zuten ustezko asteroidea, baina, planeta denez, inuiten itsasoko jainkoaren izena eman diote, Sedna alegia. Planetaren datu batzuk kalkulatu dituzte, besteak beste, 13.000 milioi kilometrora dagoela eta 10.500 urte behar dituela Eguzkiaren inguruan bira bat emateko. Plutonek bezala, oso orbita eliptikoa du, eta, beraz, planetaren jatorria azaltzea ez da batere erraza izango.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia