Eguzki-paneletarako material berria
1995/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Freiburg-eko Unibertsitateko ikerlariek iragarri duten aurkikuntza ontzat ematekotan, eguzki-panelen erabilpen-denbora gaur egungo mugak gaindituz luzatzea lortuko da.
Dakigunez, esposizio luzeak sortzen duen gehiegizko beroketa da eguzki-panelen etsairik handiena eta horren ondorioz, panelen erabilpen-denbora gutxiagotu egiten da. Freiburg-eko Unibertsitatean, tenperatura altuetan bere burua babesteko gai den material “adimentsua” garatu dute eta lehen ikerketen arabera, eguzki-paneletan erabiltzeko oso egokia izango dela aurrikusi dute.
Material berria gain-beroketaren aurrean “erantzun adimentsua” eman dezaketen bi elementuren nahasketan oinarritzen da, poli(propilen oxido)aren eta estireno eta 2 hidroxietil metakrilatozko kopolimeroaren nahasketan, hain zuzen.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia