
Emakume horrek eskuetan duen 'hostoa' Japoniako Kobe hiriko Ingurumen Azokan aurkeztu zuten eguzki-zelula baten prototipoa da. Japoniako Industriarako Zientziaren eta Teknologia Aurreratuen Institutuak eta Tokki eta Mitsubishi korporazioek elkarlanean garatu dute eguzki-panelen bertsio berri hori. Hosto-itxura eta kolore berdea izateaz gainera, material organikoak erabili dituzte 'hostoak' egiteko (ohiko silizea beharrean), eta malguak dira. Fotosintesia egiten hasteko prest daude, beraz!
Argazkia: Xinhua/Reuters Photo
Lakar Iraizoz, Oihane
Elhuyar Zientzia Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailean ari da lanean 2006ko urriaz geroztik. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian ia hilabetero artikuluak argitaratzen ditu, eta Basque Research webguneko arduraduna eta erredaktorea ere bada. Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ematen du Basque Researchek. Biologian lizentziatua da, Leioako EHUn egin zituen ikasketak, eta, Elhuyar Fundazioan baino lehen, Bertiz Jaurerria Parke Naturalean aritu zen lanean, bisitariei harrera egiten eta ingurunea zaintzen.