Eguzki-leherketen misterioa

Eguzki-leherketen misterioa


Zerk eragiten ditu Eguzkiaren koroan gertatzen diren erupzio bortitzak? 30 urteko ikerketa baten ondorioz, Londresko Mullard Space Science Laboratory-ko fisikariek badute erantzuna: errudunak Eguzkiaren barrualdean eratzen diren eremu magnetiko okerrak dira. Orain arte uste zen erupzio bortitz horiek koroan bertan eratzen zirela, baina, fisikari britainiarren datuen arabera, Eguzkiaren barnetik etengabe kanporantz edo gorantz egiten duen gasak eratzen dituen eremu magnetikoetan dago gakoa. Erupzio bortitz horiek, besteak beste, aurora borealen eragileak dira.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia