Egun bat autorik gabe
1999/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
1998ko irailaren 22an autorik gabeko eguna ospatu zen Europako 35 hiritan (Paris barne). 4,7 milioi biztanleri zegokion ekintza honetan hiri-erdigunean auto, motor eta kamioiak ibiltzea eragotzi eta bestelako garraio-bideak erabiltzea bultzatu nahi zen goizeko 7ak eta iluntzeko 21ak bitartean. Bada, ekintza hartan lortutako datuak argitaratu ditu orain Ministère de l'Aménagement du territoire et de l'Environement-ek:
- % 10 eta 20 bitarteko auto-trafikoaren murrizpena.
- autobus eta trenen erabileraren % 10 inguruko emendioa.
- bizikletaren erabileraren emendioa (% 110 Paris-en eta % 164 Castres-en).
- oinezkoen kopuruaren emendioa (% 38 Castres-ko erdigunean).
- poluitzaile-mailaren % 50eko murrizpena.
- zarataren % 50 eta 75 bitarteko murrizpena.
Honek guztiak zer pentsatua eman beharko liguke; ezta?
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia