Egitura zeramiko berria itsasoaren izoztea eredu hartuta
2006/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Itsasoko uraren izozte-prozesua eredu hartuta, material zeramiko oso gogor eta trinko bat egin dute AEBetako Lawrence Berkeley laborategiko ikertzaileek.
Lehenengo, zeramika-hautsa esekiduran jarri zuten uretan; eta ura izoztu egin zuten izozte-abiadura eta noranzkoa kontrolatuz. Hala, zeramika-partikulak izotzetan harrapatuta geratu ziren. Izotza lurrundu eta egitura porotsu bat geratu zen, aldamioa. Bukatzeko, aldamio haren poroak polimero organiko batekin bete zituzten --metalen bat ere erabil omen daiteke--.
Lortutako materiala gogorra, trinkoa eta dentsoa da; eta, horretaz gain, prozesua era kontrolatuan egiten denez, egitura zeramiko horren ezaugarriak alda daitezke beharraren arabera.