EEBBtako poluzio-arauei buruzko eztabaida
1997/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Sharako basamortuko hautsak eta ozeanoetako uhin-aparraren gatzak EEBB-etako poluzioa areago dezakete. Honen aurrean, ingurugiroa aztertzen diharduten zientzialari batzuek esan dute EEBBetako poluzioari buruzko arauak aldatu egin behar direla.
Amerikako Birikaren Elkarteak ekintza legal bat jarri zuen martxan EEBBetako Ingurugiroa Babesteko Agentziaren aurka. Epaitegiak auzi-jartzaileari eman dio arrazoia eta 1997ko ekainetik aurrera eskatutako arau berriak praktikan jarri beharko dira.
Aldaketen artean eztabaidagarriena PM2,5 partikularen emisioa murriztea izan da. Ikerketa epidemiologikoek azaldu dutenez, mota honetako partikulek birikako minbizia eta bihotzeko gaixotasunak izateko arriskua handitzen dute. Zientzilari batzuk, dena dela, arau berriak aplikatu direnaz ez dira fidatzen, araua gogorregia bada industriek epaitegietara jo eta erraz berraldatuko dutela uste baitute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia