Paleontologo batzuek krokodiloaren arbaso baten bizpahiru fosil aurkitu dituzte Patagonian. Izena Dakosaurus andiniensis jarri diote. Eta morfologikoki berezia omen da: hortzei begiratuta, dinosauro antzeko krokodilo bat dela esan dute adituek, zerra-itxurako hortzak baititu. Ondorioz, uretako ornodun handiak jaten zituela uste dute.
Elhuyar Zientzia
 
         
                     
                   
    
    
    
            






