
Orain arte aurkitutako dortoka-aztarna zaharrenak aurkitu dituzte Txinan: 220 milioi urteko dortoka baten fosila. Ez da nolanahiko aurkikuntza izan, hankaz gora jarri baititu orain arte dortoken eboluzioari buruzko teorian egiatzat jotzen zituzten hainbat datu. Batetik, fosil aurkitu berriak iradokitzen du dortokek itsasoan eboluzionatu zutela, eta ez lehorrean, fosil hori aurkitu aurretik ezagutzen ziren zaharrenek (14 milioi urte geroagokoak dira) adierazten zuten bezala. Bestetik, dortokek sabelaldean duten zati laua, plastroia, baino ez zuen Txinako fosilak; gaineko oskola falta zitzaion. Horrek adierazten du oskolaren bi zatiek bereiz eboluzionatu zutela, eta ez zirela sortu dortokek zituzten hezur-plakak elkarri lotuta.
Irudia: J. Boticario
Lakar Iraizoz, Oihane
Elhuyar Zientzia Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailean ari da lanean 2006ko urriaz geroztik. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian ia hilabetero artikuluak argitaratzen ditu, eta Basque Research webguneko arduraduna eta erredaktorea ere bada. Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ematen du Basque Researchek. Biologian lizentziatua da, Leioako EHUn egin zituen ikasketak, eta, Elhuyar Fundazioan baino lehen, Bertiz Jaurerria Parke Naturalean aritu zen lanean, bisitariei harrera egiten eta ingurunea zaintzen.