}

DNA bakterioen bazka

2006/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

DNA bakterioen bazka
2006/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: NIAID, NIH)

Escherichia coli bakterioa DNArekin elikatzen dela ikusi dute, besterik ezean. Ikertzaileak ez dira asko harritu, batetik ahalmen horren lehenengo arrastoa duela bost bat urte aurkitu zutelako, eta, bestetik, badirelako beste hainbat bakterio DNArekin elikatzen direnak.

Bada, hain zuzen ere, beste bakterio horien geneak erabili dituzte eredu gisa, DNArekin elikatzeko ahalmenarekin zerikusia duten geneak zehatz zein diren esateko; eta gene horien antzeko geneak bilatu dituzte E. coli-ren genoman. Behin gene horiek identifikatuta, bakterio batzuei mutazioak eragin dizkiete gene horietan, eta elikatzeko garaian duten portaera ikertu dute.

Ondorioa: aipaturiko geneetan dagoela gakoa, hau da, gene horiei esker, beste elikagairik ez dutenean, DNA jaten duela E. coli-k. Gainera, era berean elikatzen diren bakterio gehiago ere aurkitu omen dituzte.

1
224
2006
10
031
Biologia; Biokimika
Berriak labur
12