}

Dislexia iragartzeko bidean

1999/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hegoaldeko Illinois Unibertsitateko Dennis Mofelse psikologoak, haur jaioberriengan dislexia iragar dezakeen teknika garatu du. Haurrak grabatutako hitz eta soinuak "entzuten" ari zirela, elektrodoen bidez 186 jaioberrien garun-uhinak aztertu zituen. Ondoren, bi urtetik behin adimen eta ulermen testak egin zizkien haur horiei. Horrela, ondoren garapen normala izan duten haurren eta dislexia garatu duten haurren arteko desberdintasunak aurkitu zituen.

Estimuluarekiko erantzun desberdinaren erantzule fetu garaian garun-nerbioek pairatutako kalteak lirateke; ustez, kalte horiek dira dislexiaren kausa. Nahiz eta Mofelse doktoreak ez duen kasu guztietan asmatu, badirudi teknika hori oso baliagarria dela.

Orain arte, dislexia haurrak 8 urte inguru zituela detektatzen zen, haurrak jada arazo asko izan ondoren. Gainera, adin horretan umearen garuna ez da txiki-txikitan bezain malgua eta tratamendua zailagoa da. Eztabaida, orain, dislexia duten jaioberri horiei ezarri beharreko tratamenduan datza.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia