}

Defentsarako koloreak

2001/07/10 Elhuyar Zientzia

Udazkena iritsi eta egunak laburtzen hasten direnean, zuhaitzak kolorez betetzen dira. Gorria, horia eta morea zein baino zein biziago ikusi ohi ditugu orduan. Zuhaitzen hostoek klorofila galtzen dute eta ordura arte ezkutatuta egon diren koloreak bistaratu egiten dira. Klorofilaz gain, hostoek bestelako konposatuak izaten dituzte fotosintesi-prozesua egin ahal izateko. Konposatu horiek gorriak, horiak edo laranjak izaten dira, baina hostoa osasuntsu dagoen bitartean ezin izaten ditugu ikusi, klorofilaren berdea nagusitzen baita. Udazkenean bakarrik bistaratzen dira, hostoak bizialdiaren amaierara hurbiltzen direnean.

Baina Oxford Unibertsitateko Sam Brown eta William Hamilton biologoen ustez, kolore-aldaketak zerbait gehiago esan nahi du. Kolore biziak zuhaitzaren osasunaren adierazle direla uste dute, landare-zorriak uxatzeko estrategia. Kolore biziei esker, landare-zorriak negua pasatu eta ugaltzeko beste zuhaitz ahulagoak aukeratzera bultzatzen omen dituzte. Intsektuen munduan oso ohikoa den estrategia bera. Ikus Kolore-jokoak artikulua, bestela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia