}

Concorde hegazkina berriro zeruan

2001/11/06 Elhuyar Zientzia


Concorde hegazkinaren hegaldi komertzialak ostiral honetan hasiko badira ere, bihar, inaugurazio-hegaldia egingo da Paris eta New York artean. Hegaldi horretan, Concorde hegazkinaren bezero leialenek eta hainbat komunikabidetako kideek hartuko dute parte. Inaugurazio-hegaldia bihar bada ere, urriaren 29an Paristik abiatutako Concorde hegazkin batek lur hartu zuen New York-eko aireportuan. 2000ko istripuaz geroztik, hura izan zen Concorde hegazkinaren lehen hegaldia. Han, hegazkin supersonikoa berriro ere zeruetara itzultzeko lanean aritu diren teknikariak joan ziren, hegazkinean segurtasun neurri gehiago ezarri dituzten teknikariak hain zuzen ere. Concorde hegazkinak, orduko 2.200 kilometroko abiaduran, 3 ordu eta 55 minutuetan zeharkatu zuen Atlantikoa, inolako arazorik gabe. Ostiraletik aurrera, lehen bezala, Concorde hegazkinak astean 5 aldiz lotuko ditu Londres eta Paris New York-ekin.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia