Buru-hezurrak mintzo direnean
1995/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Irudiko buru-hezurrak uste baino ezuste gehiago eman dizkie Washingtongo Unibertsitateko Ikerlariei. Hegoamerikako Talgua ibaiaren ertzean aurkitutako aztarnategian argazkikoa eta beste 200 buru-hezur zeuden, ikerlariak iritsi zain, agidanez. Lehen azterketaren arabera, Hegoamerikako aztarnarik zaharrenak dira eta balio handia izango dute orain arte ezagutzen ez ziren zibilizazioak ikertzeko.
Ezusterik handiena buru-hezurrekin batera aurkitutako tresnek eman dute: Mayen zibilizazioa garatu baino lehenagokoak badira ere, horiena baino gizarte-egitura sendoago zutela frogatu dute. Hipotesi hori baieztatzeko bi giza taldeen adierazgarri diren aztarnen proteina-azterketa egin dute eta lortutako ondorioek orain arteko teoriak okerrak direla frogatu dute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia