}

Burdinazko oina duen itsas barraskilo bat aurkitu dute

2003/11/12 Elhuyar Zientzia

Ezohiko itsas barraskilo bat aurkitu berri dute Ozeano Indikoaren hondoko tximinia hidrotermaletan. Barraskiloaren berezitasuna oinaren egitura da; izan ere, burdin sulfitozko mineralez, hau da, piritazko eta greigitazko ezkatez, osatuta dago.

Egitura hori Kanbriar Aroko, eboluzio azkarreko aroko, zenbait izaki zelulanitzetan baino ez zen ezagutzen gaur egun arte. Baina, barraskiloaren DNAn eta anatomian oinarritutako ikerketek ondorioztatu dutenez, barraskilo hau gazteagoa da.

Ikertzaileen iritziz, burdin sulfitozko mineral horiek itsas hondoko tximiniek jariatutako fluido hidrotermaletatik sortzen dira, eta, barraskiloak fluidoan zehar sakabanatuta daudenez, hango materialak xurgatzen dituzte.

Argazkia: S. Bengston (Swedish Museum of Natural History) and M. Segonznc (IFREMER).

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia