Burdinaren lapurra

Staphilococcus aureus bakterioak gizakiaren hemoglobinatik burdina lapurtzeko ahalmena du. Bakterio horrek ezinbestekoa du burdina metabolismoan, eta kutsatzen dituen izakietatik erauzten du. Orain, hori nola gertatzen den argitu dute AEBetako biologo batzuek.

Bakterioak globulu gorrietako mintza irekitzen du, eta zazpi proteinaz osatutako elkarte bat erabiltzen du hemoglobina aurkitu eta burdina erauzteko. Hemoglobinak hemo izeneko molekula berezi batean gordetzen ditu burdina-atomoak. Proteinek talde hori aurkitu eta burdina 'harrapatzen' dute bakterioa elikatzeko.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali