Burdin elurra Merkurion
2008/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Merkurioren eremu magnetiko ahula burdinaren eta sufrearen arteko nahastura bereziaren ondorio dela uste dute Steve Hauck-ek eta haren taldekideek. Horrek azalduko luke eremua espero zitekeen baino 10.000 bider ahulagoa izatea.
Merkurioren errotazio dardaratiak adierazten du nukleo urtua duela barruan. Burdina urtuzko nukleoa da, datuen arabera. Baina planeta hoztu egin da sortu zenez geroztik. Beraz, burdinak zerbaitekin nahastuta egon beharko luke urtuta jarraitzeko, sufrearekin, esaterako, likido izaten jarraitzen baitu tenperatura baxuan.
Merkurio barruan legokeen presioan, ereduak prestatu dituzte, eta ikusi dute zenbat eta presio handiagoan orduan eta tenperatura baxuagoan dela likido burdin sufre nahastea; biak banaka hartutakoaren kontrakoa. Horrek burdinazko elur moduko bat sortuko luke nukleoaren kanpoko ertzean, eta, prezipitatzean, elur horrek nukleoaren zati likidoa nahasarazi egingo luke. Hortaz, nukleoko burdinaren zirkulazio berezia sortuko litzateke, eta horrek dardara berezia eragingo luke Merkurioren errotazioan.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia