}

Bularra ematea eta adimen-kozientea

1996/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zenbaitek dioenez, umeari bularra ematea ona da gero izango duen adimen kozientearentzat, baina ikertzaile britainiarrek besterik diote: umearen adimen garapenarentzat bizi den gizarte-ingurunea amaren esnearen elikatze-kalitatea baino garrantzitsuagoa da.

994 pertsonen adimen-kozientea neurtu dute eta horietan, bularra emanda hazitakoen eta biberoiz hazitakoen artean inolako diferentzia nabarmenik ez dute topatu. Southampton-go Unibertsitateko ikertzaileek diotenez, bularra hartzen duen umea kanpoko estimuluekiko ez da hain sentikorra.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia