}

Bruzelosiaren aurkako terapia

2006/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bruzelosiaren aurkako terapia
2006/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: X. Azkue)

Concepción Lecároz Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileak bruzelosiaren aurkako terapia berri bat garatu du. Zoonosi horrek urtero 500.000 pertsonari eragiten die munduan. Ganaduarekin dabilen jendearen artean nahiko gaixotasun ohikoa da, animalien gaixotasuna izanagatik oso erraz kutsatzen baitu gizakia.

Bruzelosia oso sentikorra da antibiotiko gehienekiko, baina, hala ere, gizakien % 5 - % 15 berriz gaixotzen dela ikusi zuten. Hortaz, ezinbestekoa zen epe luzerako terapia konbinatua ematea.

Infekzioa murrizteko, gentamizina antibiotikoa bakterioa dagoen zeluletara garraiatzea lortu dute, hainbat partikularen bidez. Hala, errazago pilatzen da infektatutako organoetan. Sistema biodegradagarri horiek antibiotikoa modu kontrolatu batean askatzeko diseinatuta daude, eta dosi gutxiagorekin emaitza terapeutiko egokiak lortzen dituzte. Aurrerantzean, litekeena da metodo hori gizakietan ere erabili ahal izatea.

Berriak labur
12
1
217
2006
2
031
Medikuntza