Bosgarren indar unibertsala
2007/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Lau indar fisikok gobernatzen dute unibertsoa: grabitatea, elektromagnetismoa, indar nuklear bortitza eta indar nuklear ahula. Hala ere, bosgarren bat egon liteke. Indar hori ez da ezagutzen oraingoz, baina, egongo balitz, astronomiaren hipotesi garrantzitsu bat azaltzen lagunduko luke: materia ilunaren existentzia. Astrofisikarien arabera, galaxien mugimendua ezin da ulertu ikusten den materia besterik ez badago. Baina ikusten ez den materia 'iluna' balego, ulertuko genuke. Eta hor sartzen da bosgarren indar unibertsala; materia iluna gobernatzen duen indarra izango litzateke. Hori baieztatu nahi dute astrofisikariek Bala izar-kumulua aztertuta.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia