}

Boeing 787 hegazkina, aireratzeko bidean

2007/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Boeing 787 hegazkina, aireratzeko bidean
2007/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: Boeing)

Estatubatuarrek datak idazteko duten sisteman, honela adierazten dute 2007ko uztailaren 8a: 07/08/07. Horregatik aukeratu zuten egun hori Boeing 787 hegazkinaren aurkezpen ofiziala egiteko. Hegazkin berria ez da oraindik aireratu, 2008an hasiko da hegaldi komertzialak egiten, baina, dagoeneko, seiehun eskaera baino gehiago egin dizkiote Boeingi hainbat aire-konpainiak. Zergatik hegazkin hori eta ez beste bat? Ingurumenarekin lotutako arrazoiak izan daitezke. Egileen esanean, hegazkinak lehiakideek baino karbono dioxido gutxiago isurtzen du.

Gakoa hegazkinaren pisuan datza. Karbono dioxido gutxi isurtzen du duen tamainarako oso arina delako, eta, beraz, ez duelako erregai askorik behar bidaiak egiteko. Azken batean, hegazkinaren % 50 karbono-zuntzez egingo dute; hegazkinetan, oro har, aluminioa izaten da nagusi, karbono-zuntza baino material astunagoa. Ustez, Boeing 787ak % 20 karbono dioxido gutxiago isuriko du.

Datu horiek lau haizetara zabaldu dituzte Boeing konpainiakoek, isurketak murriztea propaganda ona baita lehiakide nagusiari aurre egiteko: Airbus konpainiaren A380 hegazkin erraldoiari. A380a dagoeneko airean dago, eta, ustez, hark ere isurketak murrizten ditu, hegaldi bakoitzean jende asko garraiatzen baitu, Boeing 787ak garraiatuko duen lagun-kopuruaren bikoitza ia.

Bi hegazkinek filosofia ezberdinak dituzte. Zaila da iragartzen bi planteamendu horietatik zein izango den etorkizuneko joera nagusia.

1
234
2007
9
005
Aeronautika; Garraioak; Ingeniaritza
Berriak labur
5

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia