Bizkarroia kamera aurrean

Crataerina generoko bizkarroiak hegaztien odola zurrupatuta bizi dira. Irudian ikusten dena, hain zuzen ere, horietako bat da. Enararen eta sorbeltzaren odola xurgatzen du. Neguan, hegazti horiek urruti daudenean, bizkarroiak gorputzaren barruan hazten ditu larbak, eta pupa-fasean daudenean habietan uzten ditu, txoriak itzultzen direnean haien gorputzari heltzeko. Oraingoan, kamerak oihal baten gainean harrapatu du bizkarroia; toki ezin hobea animalia behatu ahal izateko.

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Zoologia