Bizkarrezur Muina sendatzeko eraren bila
1999/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Massachussets-eko Ospitaleko ikerlari-talde batek animalien kalteturiko bizkarrezur-muinak konpontzeko metodo bat aurkitu du.
Metodo honek kalteturiko zonan zehar bizkarrezur-muinaren nerbio-zuntzak haziarazten ditu, eta horrela hautsitako zuntzak elkartzeko ez dago kanpoko zuntzak edo ehunak inplantatu beharrik.Metodo hau ezin da gizakiongan erabili, baina etorkizuneko ikerketak beste norabide batera bultzatuko ditu,Massachussetseko Clifford Woolf Doktorearen ustez.
Aspalditik dakigu bizkarrezur-muinaren barnealdeko nerbio-zuntz kaltetuak ezin direla berriz sortu, baina kanpoaldeko zuntzak edo periferikoak, berriz sortu egiten direla. Woolf-en taldeak aurkitu duenez, nerbio-zuntz periferikoak kaltetzen direnean neuronek hazteko seinaleak jasotzen dituztelako gertatzen da fenomeno hau. Horregatik, nerbio-zuntz periferikoak kaltetuz gero bizkarrezur-muin osoa berriz sortzea bultza daiteke, bai zuntz periferikoak eta bai barneko zuntzak haztea bultzatzen baita.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia