}

Big Bang txikia

1999/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Urtarrilaren 24an astronomoek sekulako gamma izpizko eztanda aurkitu zuten Unibertsoko zona urrun batean. Eztanda hau gizakiak inoiz behatu ahal izan duen eztanda handiena izan da, eta gainera kasu honetan uhin-luzera ezberdinetan behaketak egin dira lehenengo aldiz. Astronomoek diotenez, Big Bang-aren ondoren ezagutu den eztanda handiena izan da, urrutiko galaxia gazte batean sortua. Galaxia honetan izar berriak jaiotzen ari dira une honetan.

Gamma izpizko eztandak ezagunak diren arren, astronomoek ez dute inoiz aukerarik izan fenomeno hau tresna ezberdinez neurtzeko. Behaketen ondorioak txundigarriak dira: argi-izpiez eginiko behaketen arabera, eztanda 9 bilioi argi-urtera gertatu da, Unibertso osoak duen distantziaren 2 herenetara hain zuzen ere.

Fenomeno honen zergatia oraindik misterioa da. Teoria astrofisiko ezagun baten arabera, izar erraldoia zulo beltz bihurtzen denean sortzen da. Beste teoria baten arabera ordea, neutroi-izarrak zulo beltz batekin talka egitean sortzen dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia