Big Bang-a, unibertsoaren hasiera?
2008/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Big Bang-a ez zen izan unibertsoaren hasiera, uzkurtze-prozesu baten ondorioa baizik. Hori dio Amit Yadav Illinoisko Unibertsitateko astronomoak, Big Bang-ak utzitako hondoko erradiazioa aztertu ondoren.
Indarrean dagoen teoriaren arabera, Big Bang-aren ondoren, eremu grabitatorio negatibo uniformea sortu zen. Eremua desagertzean, egun unibertsoan ezagutzen diren materia eta energia sortu ziren, eta hondoko mikrouhin-erradiazio bat geratu zen. Teorian, irradiazio horren irudikapenak ia erabat gausstarra behar luke izan.
Yadav-en taldeak Wilkinson Microwave Anisotropy Probe sateliteko datuak aztertu eta esan du hondoko mikrouhin-erradiazioaren % 99,5 ez dela gausstarra.
Duela gutxi, satelite beretik bidalitako datuen beste azterketa baten emaitza guztiz bestelakoa zen, indarrean dagoen teoriaren aldekoa.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia