}

Bideozaleentzat

1993/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Munich-eko Fast Electronic enpresak merkaturatu duen Video Machine produktuaren bidez, bideozale amorratuek badute beren etxean bideoak editatzeko ia ekipo profesionalen mailako tresna. PC bateragarri edo Apple Macintosh batekin erabil daitekeen sistema da. Hiru magnetoskopio konekta daitezke: bi bideoak irakurtzeko eta hirugarren edizioa grabatzeko.

Ordenadorean pantailak leihoak ditu eta bertan bideo bakoitzeko sekuentziak ikus daitezke, editoreak batetik eta bestetik har ditzakeelarik. Efektu bereziak sartzeko aukera ere eskaintzen du softwareak: azpitituluak, izenburuak, imajinen tamaina aldatzea, etab. Horretarako testu-prozesadore desberdinekin bateragarri den kontrol-softwarea prestatu da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia