}

Bideobetaurrekoak

1993/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Irudiko gizona ez da bere begiak eguzkitik babesten ari, ez. Telebista ikusten ari da. Willy Johnson britainiarrak asmatu ditu goggle vox izeneko betaurrekoak. Kristal likidozko betaurrekoak dira eta telebistatik, magnetoskopiotik edo bideojoko-kontsolatik datozen irudiak ikus daitezke. Bere bozgorailu estereoak barne, 450 gramo pisatzen dituzte betaurreko hauek.

Funtsean geruza mehe batez estalitako kristal likidozko bi pantaila dira, bakoitza begi baten aurrean dagoelarik. Lupa baten antzera handiagotzen da irudia, baina pixelak nabarmendu gabe.

Betaurrekoetan begi bakoitzari irudi desberdina eskaintzea dagoenez, posible da erliebezko filmeak ikustea. Horretarako bideo-iturriak bi seinale igorri behar ditu eta telebista-sistemetan ez da horrelakorik gertatzen. Bideojokoetan ordea, erliebezko jokoak sortzeak ez dirudi hain zaila izango denik.

60.000tik 80.000 pta.raino (3.000-4.000 libera) kostatuko dira betaurreko berri hauek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia