}

Bi urtetik aurrera, hizkuntza ikastea zailagoa

2005/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

img height="301" hspace="5" src="Images/A211-003.jpg" vspace="5" width="200"/>

Indianapolisko ikertzaile batzuen esanean, haur gorrei bi urte bete baino lehen komeni da jartzea inplantea; izan ere, hortik aurrera hizkuntza ikasteko gaitasuna murrizten joaten da.

Jakina zen haurrek bi-hiru urte bete bitartean jasotzen dutela hizkuntzaren oinarria, baina ezustekoa izan da ikustea ondoren hainbeste jaisten dela hizkuntza ikasteko gaitasuna.

Ikerketa inplantea egin dieten lau urte bitarteko 96 haurrekin egin dute. Dirudienez, bi urte bitartekoek erraz ikasten zuten hizkuntza, eta hiru eta lau urte bitartekoek motelago. Hori ikusita, inplanteak ahal den heinean bi urte bete baino lehen jartzea komeni da, ikertzaile horien esanean —hala egiten da gaur egun, hamabi hilabete inguru dituztenean jartzen zaie—. Dena dela, zeinuen hizkuntza ikasteko ere garairik aproposena hori dela nabarmendu du beste zenbait adituk, eta inplantea jarritakoan ez dela zeinuen hizkuntza alde batera utzi behar.