Bi hitz saridunekin
2005/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia | Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
1. saria:
Gure alde basatian barna
Egilea: Begoña Arrate Larrañaga Zure artikulurako egitura bitxia aukeratu duzu. Zer dela eta antolatu duzu horrela? Interneten nabigatzean erabiltzen dugun sistemaren antzekoa da artikuluaren egitura. Testuan zerbait bereziki interesatzen bazaigu, lotura bat dago beste informazio batekin. Nik ere loturak egin ditut testu nagusian bigarren mailako testu txiki batzuetara. Hala, testu nagusia irakurri ahala, beste testu txiki horiek irakurtzen joan gaitezke, norberaren interesaren arabera. Horrez gain, bigarren mailako testu txiki horiek elkarri loturik daude. Horri esker, pertsona bakoitzak modu bateko edo besteko ibilbidea egin dezake. Paperean 'klik' egiteko aukera dauka.
Norberaren senik sendoena bere informazioa hurrengo belaunaldietara transmititzea delako. Horregatik sortzen dira gatazkak emea ernaltzeagatik, adibidez. Izan ere, norberak berea transmititu nahi du. Horrek mugitzen gaitu denok; hala dirudi, behintzat.
Lan pixka bat hartuko zenuen artikulua idazteko...Egia esan buruan neukan gaia, eta, beraz, lan handiena paperean idaztea izan zen. Hasieran oso lineala geratzen zela iruditu zitzaidan, eta nahiko astuna gerta zitekeela. Berez gaia oso zabala da; gai horren barruan izugarrizko lotura-piloa egin daiteke. Orduan, nola egin zitekeen pentsatzen hasi nintzen, eta aurkezpen-mota hau erabiltzea erabaki nuen arte denbora pixka bat pasatu nuen. Baina, egia esan, esango nuke nahiko inspiratuta egin nuela.
Dibulgazioan daukazun lehen esperientzia da hau?Bai, idatzi dudan lehenengo artikulua da hau. Eta aurrera jarraitzeko gogoa dut, sari hau jaso eta gero, gainera, are gehiago. Niri dibulgazioa izugarri polita iruditzen zait. Azken finean, besteak aberastea polita da, eta norberak dakienarekin besteak aberasteko aukera baldin badu, hobeto. Izugarri gustatzen zait.
2. saria:
Kakalardoak, basoko berriemaileak
Egileak: Jokin Lapaza Rodriguez, Manuel Mendez Manuel eta Eneko Salaberria de Miguel Kakalardoei buruzko artikulu zientifiko bat idatzi genuen, eta iruditu zitzaigun polita izan zitekeela dibulgazio-artikulu bat idaztea hango datuak aprobetxatuz.
Artikuluan egur hilaren problematika ere azaltzen duzue. Basoetako egur hilaren garrantziaz ohartzen hasi da gizartea?Egur hilarekin bakarrik ez, orain ikusten ari gara sentsibilitate handiagoa dagoela ingurumenarekin, bai garapen jasangarriarekin, Kyotoko Protokoloarekin... Bada garaia. Izan ere, biodibertsitatea murrizten ari da, eta faktore garrantzitsuenetako bat da habitat-galera, eta horren barruan sartzen da egur hilarena. Eta, alde horretatik, kakalardoak adierazle onak dira egur hilik ezean dagoen habitat-galera neurtzeko.
3. saria:
A zer molekula-usaina!
Egilea: Ibon Odriozola Agirre Niri asko gustatzen zaizkit usainak, beti iruditu izan zait bitxia usainaren mundu hori. Eta hainbeste urtean kimika organikoko laborategian lanean, botilak irekitakoan usaintzea eta gustatzen zitzaidan. Eta gero jakin-mina sartu zitzaidan, laborategiko usainak edo egunero usaintzen ditugun horiek zer konposatu kimikok sortzen dituzten. Eta hala hasi nintzen informazioa biltzen.
Usaimena zentzumenen artean misteriotsuenetako bat da, ezta?Bai, ni harrituta geratu nintzen. Informazioa biltzen eta irakurtzen hasi nintzenean, nik uste nuen askoz gehiago jakingo zutela usaimenari buruz, eta konturatu naiz oraindik oso gutxi dakitela. Bueno, aurtengo Nobel sarietan argi geratu da: aurrerapen handiena azkeneko hamar urteetako kontua izan da.
Sari berezia:
Ozono-geruzaren zuloa
Egilea: Mikel Gorrotxategi Zipitria Bai. Gaur egun ozono-geruzaren zuloaren arazoak hor dirau, baina jendeak dagoeneko ahaztu duela dirudi. Zergatik ez dakit. Dena dela, CFCak, ozono-geruzari kalte egiten dioten konposatuak, dagoeneko legez kanpo daude. Ozono-geruzaren gaia modan egon zenean, debekatu egin ziren CFCak, eta geroztik jendeak ahaztu egin du, nolabait.
Zure ustez, debeku horren emaitzak ikusteko urte asko itxaron beharko da?Irakurri dudanez, 50 urte edo itxaron beharko da ozono-geruza osatzen ari dela ikusteko; adituek hori esaten dute.