Bi eguzki orbitatzen dituen planeta bat aurkitu dute

Bi eguzki orbitatzen dituen planeta bat aurkitu dute


Bi eguzkiren inguruan orbitatzen duen planeta bat aurkitu dute Lurretik 200 argi-urtera, NASAren Kepler misioan. Planetari Kepler-16b deitu diote, eta planeten artean dagoen dibertsitatearen adierazle da.

Kepler zundaren ikuspuntutik, planetak bi eguzkiak eklipsatzen ditu, eta eguzki bakoitzak bestea ere bai; horri esker, hiruren neurriak ezagutzeko aukera izan dute astronomoek. Hala, planetak Saturnoren antzeko masa eta neurria ditu, eta bi eguzkien inguruan 229 eguneko orbita zirkularra egiten du. Izarrek, berriz, Eguzkiaren % 20 eta % 68 masa dute, eta 41 eguneko orbita eszentrikoa.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia