Beste talka bat Jupiterren

Jupiter planetak beste inpaktu kosmiko bat pairatu berri du; azken hamasei urteotako hirugarrena. Bi astronomo amateurrek zuzenean grabatu zuten talka: Anthony Wesleyk, Australiatik, eta Christopher Gok, berriz, Filipinetatik. Oraindik ere zientzialariak zalantzan daude talka egin zuen astroa kometa ala asteroidea ote zen.

1994. urtean Shoemaker-Levy 9 kometak jo zuen Jupiterren kontra. Bigarren talka, berriz, iazko uztailean jasan zuen. Azken hori planetaren alde ilunean (gauean) gertatu zen eta, ondorioz, ezin izan genuen zuzenean ikusi. Neurri handiko orban beltz bat utzi zuen, ordea, eta haren berri ere Anthony Wesley Australiako astronomiazaleak eman zuen. Zientzialarien ustez, iazkoa asteroide batek eragindakoa izan liteke. EHUko Zientzia Planetarien Taldeak berriki argitaratu ditu ikerketa horren emaitzak.


Iturria: Christopher Go.

Aulestiarte Lete, Izaro

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali