}

Beste itsaso bat sortuko al da Afrikan?

2003/01/14 Elhuyar Zientzia


Itsaso Gorriaren kostatik Tanzaniaraino, sumendiek zizelkatutako bailara luze bat dago. Bailara hori zabaltzen ari da pixkanaka, eta litekeena da Afrikako 'adarra' kontinentetik bereiztea milioika urteren buruan.

Zientzialariek ez dakite zergatik ari den gertatzen, baina plaken tektonikaren ondorioa izan daitekeela onartzen dute. Haien iritziz, lur-zati hori bereizten bada, itsaso berri bat sortuko da, Itsaso Gorriaren antzekoa.

Geologoek, bereizte hori ikertzeko, EAGLE (Ethiopia Afar Geo-scientific Lithospheric Experiment) izeneko proiektu bat jarri dute martxan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia