}

Beste eklipse bat

2007/03/05 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia


Martxoaren 3an, Lurra Ilargiaren eta Eguzkiaren artean jarri zen, eta ilargi-eklipse oso bat ikusi zen, adibidez, Europatik. Egun batzuk lehenago, otsailaren 25ean, beste eklipse bat harrapatu zuen Stereo B ontziaren kamerak: Ilargia Eguzkiaren aurretik pasatu zen, Stereo B ontziaren ikuspuntutik.

Ontzia Eguzkia ikertzen duen sateliteetako bat da, besteak beste argazkien bitartez, eta Ilargia Eguzkiaren aurretik pasatzen ikusi ahal izateko orbita egokian jarri zuten NASAko ingeniariek otsailaren 25ean. Beste eklipse horren bideo bat ere erakustis du NASAK.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia