Beste aurrerapauso bat laguntza bidezko ugalketan
2004/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Quironek Donostian eta Bilbon dituen ugalketa-unitateek lehenengo haurdunaldia lortu dute Ezarpenaren Aurreko Diagnostiko Genetikoa izeneko teknika erabiliz.
Quironek Donostian eta Bilbon dituen ugalketa-unitateek lehenengo haurdunaldia lortu dute Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, Ezarpenaren Aurreko Diagnostiko Genetikoa (DGP) izeneko teknika erabiliz. Horren bidez, enbrioien azterketa genetikoa egiten da uteroan ezarri aurretik.
Azterketa horrekin, zenbait gaixotasun genetiko saihets daitezke, adibidez, X kromosomarekin zerikusia dutenak. Era berean, teknika egokia da abortu asko izan dituzten edo laguntza bidezko ugalketa-teknikekin behin eta berriz huts egiten duten bikoteentzat ere.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia